Bete ezazu jarraian datorren inprimakia interesatzen zaizun lanari buruzko xehetasunak zehaztuz.

Testu bat itzuli nahi duzu? Esan zenbateko luzera duen eta deskribatu laburki testuaren edukia.

Interprete bat behar duzu bilera garrantzitsu baterako? Esan bilera noiz izango den eta zenbateko luzera izango duen. Era berean, aipatu bileraren edukia zein izango den, guk aurrekontu zehatz bat egin ahal izateko.

Ez ahaztu zure e-posta zehazten.

Hobe da zure telefono zenbakia gehitzen baduzu, modu horretan, aurrekontua egiteko informazio osagarria behar badugu, zurekin harremanetan jarriko gara.

Erantzuna berehala jasoko duzu.

 

Izena (beharrezkoa)

E-postua (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

Izena (beharrezkoa)

E-postua (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

Bete ezazu jarraian datorren inprimakia interesatzen zaizun lanari buruzko xehetasunak zehaztuz.

Testu bat itzuli nahi duzu? Esan zenbateko luzera duen eta deskribatu laburki testuaren edukia.

Interprete bat behar duzu bilera garrantzitsu baterako? Esan bilera noiz izango den eta zenbateko luzera izango duen. Era berean, aipatu bileraren edukia zein izango den, guk aurrekontu zehatz bat egin ahal izateko.

Ez ahaztu zure e-posta zehazten.

Hobe da zure telefono zenbakia gehitzen baduzu, modu horretan, aurrekontua egiteko informazio osagarria behar badugu, zurekin harremanetan jarriko gara.

Erantzuna berehala jasoko duzu.

 

Nortzuk gara?

Hainbat urtetan zehar alor ezberdinetan praktika handia duten itzultzaile eta interprete profesionalez osaturiko taldea gara. Oro har, zuzenbide arloan dugu esperientziarik handiena eta bereziki giza eskubideekin zerikusia duten gaietan. Era berean, esperientzia handia bereganatu dugu urtetan zehar egin ditugun itzulpen eta interpretazio teknikoei esker, eta inportazio zein esportazio alorrekin lotura duten itzulpenak egin ditugu ere.

Taldean lan egiteari esker ez dago gure gain hartu ezin dugun lan kargarik. Beharra izanez gero, aukera dugu gure gertuko profesionalei laguntza eskatzeko, beti ere kalitate bermerik handienekin.

Gastelaniaz, euskaraz, frantsesez, ingelesez eta alemanez egiten dugu lan, baina zalantzarik ez izan beste hizkuntza batean idatzita dagoen proiekturen bati buruz galdetzeko.

Eskatu aurrekontua zalantzarik gabe.

Zerbitzuak

Itzulpen juridikoak

 

Itzulpen juridikoek zailtasun bereziak izaten dituzte. Bereziki, itzulpenak lege-sistema ezberdinen artekoak izaten direnean, “common law” sistema anglosaxoiaren eta Europa kontinentalean erabiltzen den zuzenbide erromatarren artean esate baterako.

Kasu hauetan, itzultzaileak zuzenbide sistemak itzuli behar izaten ditu testuak itzultzen hasi aurretik. Gure taldeak esperientzia handia du alor honetan.

Gure itzultzaileek harreman handia dute giza eskubideekin lotura duten gaiekin ere. Gehienak, giza eskubideen inguruko auziak lantzen dituzten erakunde zein elkarteekin elkarlanean aritu izan dira.

Eskatu aurrekontua zalantzarik gabe.

 

Itzulpen teknikoak

 

Kalitate handiko itzulpen teknikoei esker, makina, kalitate sistema zein produkzio kateen errendimendu ona bermatzen da.

Gure itzultzaileek denetariko itzulpenak egin behar izan dituzte itzulpen teknikoen alorrean. Igogailu baten motorreko abiadura-kaxaren mantentze eskuliburu batetik hasi eta estanpaziorako trokelen karga-koaderno batera arte.

Glosario tekniko hoberenetara sarbidea dugun arren, nahiago izaten dugu bezeroarekin zuzeneko harremana mantendu eta haren erabakia izan dadin bere lan eremu zehatzean erabiltzen den terminologia egokia.

Eskatu aurrekontua zalantzarik gabe.

Itzulpen komertzialak

 

Salerosketa, inportazio eta esportazioen eremuetako merkataritza harremanak erraztea da itzulpen komertzialen helburu nagusia.

Gure itzultzaileek urteetako esperientzia dute enpresa handien eta euren etorkizuneko bezero zein hornitzaileen arteko e-posta bidezko komunikazioetan. Era berean, eskaintza zein aurrekontu ezberdinak, Europar Batasunetik kanpoko esportazio zein inportazioen inguruko kudeaketa anitzak edota saldu ondoko egoerei buruzko testuak itzuli behar izan ditugu.

Egin izan ditugun itzulpen eta zerbitzuei esker, mota ezberdineko enpresa askoren arteko kontratuak sinatzea ahalbidetu dugu.

Eskatu aurrekontua zalantzarik gabe.

Interpretazioak

 

Komunikazioa zein proposamen ezberdinen arteko trukea ahalik eta modu zehatzenean gertatu ahal izateko beharrezkoa da interprete on baten lana.

Gure interpreteak aldi bereko zein esan osteko interpretazioan adituak dira. Gure interpreteek webgune honetan zehazten ditugun eremu ezberdinetan lan egin dute.

Eskatu aurrekontua zalantzarik gabe.


Harremana

Gurekin harremanetan jartzeko bidali mezu bat info@serviciosdeTRADUCCIONES.com helbidera edota bete ezazu orrialde honetan duzun inprimakia.

Ez ahaztu zure izena eta e-posta helbidea edota zure telefono zenbakia.

Behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke jarraian duzun telefono zenbaki honen bitartez: +34 658 750 866.